Martxoan gaizki ohitu ginen eta apirila luze egin zaigu hotz eta euri etengabeekin. Haritz eta fagoen hostoak berdetu dituzte Aralar eta Andia, maiatzak beren trunku luzeekin ikusten dira urrutiko gainetan haziendak mendira igotzeko seinale gisa. Zailago egingo zaigu hemendik aurrera txoriak zuhaitzetan ikustea, hosto tartean beren kabiak eginik, kantuak esanen digu zein espeziekoak diren. Harrapariak belarra ebakitzearen zain pasatuko dute maiatza, bertan estaltzen diren xaguen zelatan. Guk ere migratzaile berantiarrenen zain ibiliko gara, Zabalarte eta Ilerdin barna, oraindik ziza bat edo beste aurkitzeko itxaropenean loratutako elorrien itzalpean.
Han hemenka ditugu iñere (Hirundo rustica, Delichon urbicum) eta sorbeltzak (Apus apus). Kardelin zakarrak (Carduelis chloris), gari berdantzak(Miliaria calandra), txortxabalak (Serinus serinus)eta txirriskilak (Serinus serinus) kantuz edozein zuhaixketan. Tortola turkiarrak (Streptopelia decaocto) etengabeko uluak egiten dituzte goizaldean bikote bila eta zozoak (Turdus merula)ere ez dute atsedenik ematen. Zeruan bueltaka dabiltza miru gorriak (Milvus milvus), miru beltzak(Milvus migrans), arrano txikiak (Hieraaetus pennatus), kalfarrak (Buteo buteo)eta sai arreak (Gyps fulvus), oraingoz ugatzik ez dugu ikusi, ez eta sai zuririk, haien zai pasako ditugu dermioetan barrena egindako bueltaxkak.

Streptopelia decaocto
Apirilan ikusitako 44 espezieak Arbizuko herriaren inguruan kilometro bateko zirkunferentzian.44 especies avistadas en abril en una cuadricula que abarca un kilometro a la redonda de la localidad de Arbizu. Birds in Arbizu (44 species),April , 2012.
Aegithalos caudatus, Buztanluze Mito
Alauda arvensis, Txortxabala Alondra común
Anthus trivialis, Uda txirta Bisbita arborea
Apus apus, Sorbeltza Vencejo común
Ardea cinerea, Lertxun hauskara Garza Real
Buteo buteo, Kalfarra/Zapelaitza Ratonero
Carduelis carduelis, Kardelin politta/ Karnaba Jilguero
Carduelis chloris, Kardelin zakarra/Txorru Verderón
Cinclus cinclus, Ur zozoa Mirlo acuático
Columba livia, Usoa Paloma bravía
Corvus corone, Belea Corneja
Cuculus cannorus, Kukua Cuco
Delichon urbicum, Enara azpizuria Avión común
Emberiza cirlus, Hesi berdantza Escribano soteño
Erithacus rubecula, Txantxalingorri/Txantxangorri Petirrojo
Falco tinnunculus, Belatz gorria Cernícalo común
Fringilla coelebs, Txonta arrunta Pinzón vulgar
Gyps fulvus, Sai Arrea Buitre leonado
Hieraaetus pennatus, Arrano txikia Aguililla calzada
Hirundo rustica, Iñeria/enara arrunta Golondrina común
Milvus migrans, OIlojantzalea/Miru beltza Milano negro
Milvus milvus, Oilojantzalea/Miru erregea Milano real
Miliaria calandra, Gari berdantza Triguero
Motacilla alba, Pin-Pin txoria Lavandera blanca
Motacilla cinerea, Pin-Pin txori horia Lavandera cascadeña
Motacilla flava, Larre pin-pin txoria Lavandera boyera
Oenanthe oenanthe, Buztanzuri Collalba gris
Parus caeruleus, Amilotx urdina Herrerillo común
Parus major, Gaztatxoria/Kaskabeltz handi Carbonero común
Passer domesticus, Paretatxoria/Txolarrea Gorrión común
Phoenicurus ochruros, Buztangorri iluna Colirrojo tizón
Phylloscopus collybita, Txio arrunta Mosquitero común
Pica pica, Karraka/Mika Urraca
Prunella modularis, Ttun-ttuna Acentor común
Saxicola torquata, Pitxartxar/Otetxori Tarabilla común
Serinus serinus, Txirriskila Verdecillo
Sitta europaea, Garrapoa Trepador azul
Streptopelia decaocto, Tortola turkiarra Tórtola turca
Sturnus unicolor, Tordantxa Estornino negro
Sylvia atricapilla, Txinbo kaskabeltza Curruca capirotada
Sylvia Comunnis, Sasi txinbo Curruca zarcera
Turdus merula, Zozoa Mirlo común
Turdus philomelos, Bierrua/Birigarroa Zorzal común
Ostiralean bueltatxo bat egin nuen Illerdi eta Zabalarte ingurutik Arnatz kanbioan barna. Euriaren aterunea probestuz apirileko hegazti oparotasunaren testigantzen bila igo nintzen paraje hauetara. Bertan ziza edo basa esparragoren bat biltzeko aitzakiarekin. Laster ikusi ahal izan nituen, otetxoriak (Saxicola torquata), gari berdantzak (Miliaria calandra), eta txortxabalak(Alauda arvensis), kantari larreetan. Aurreraxeago lehen aldiz ikusi nituen buztanzuri grisak (Oenanthe oenanthe), , larre pinpintxoriak (Motacilla flava), beorren hankapetan jauzika edota uda txirtak (Anths trivialis), kantuz haritz gainetik. Zerutik begira miru beltz (Milvus migrans) eta miru gorriak (Milvus milvus), , sai arreak (Gyps fulvus), , kalfarrak (Buteo buteo), eta arrano txikia (Hieraaetus pennatus), beleen (Corvus corone), erasoetatik ihesi beti bezala.
Karrakak (Pica pica), ,kukua (Cuculus cannorus), gaztatxoriak (Parus major), edota sasi txinboa (Sylvia communis), nahiz txinbo kaskabeltzaren(Sylvia atricapilla), kantuek betetzen zuten elorri, astigar eta maldantzaz osaturiko baso estu eta luzea. Txonta (Fringilla coelebs), nahiz ttun-ttuna (Prunella modularis), agertu zitzaizkidan bueltan. Hala nola herrira gerturatzerako pinpintxori horia (Motacilla cinerea), pinpintxori arrunta (Motacilla alba), eta kuartza (Ardea cinerea) Leziza inguruan. Jada etxeetara gerturatuz, tortola turkiarra(Streptopelia decaocto), paretatxoriak (Passer domesticus), txirriskala (Serinus serinus), , buztangorri iluna (Phoenicurus ocrhuros), kardelin zakarra (Carduelis chloris), bierroak (Turdus philomelos), zozoak (Turdus merula) eta tordantxak (Sturnus unicolor), gurutzatu zitzaizkidan bidean.
Hogeitahamar espezie buelta bat ematean, horra hor gure inguruak duen biodibertsitatearen adibide xume bat. Begiak ireki eta begiratu baino ez dugu egin behar hortaz gozatzeko.

Oenanthe oenanthe
Udaberria negu bihurtu dela ematen duen honetan, bere garaian bueltan dugu arrano txikia (Hieraaetus pennatus). Ezagutzen erraza da harrapari txuri beltz hau. Gorputz zuriak bere hegomutur beltzekin kontrastatzen du, burua marroixka izan ohi du eta hankak erabat lumaz estaliak.Erderaz aguililla calzada deritzo hanketako berezitasun honegatik. Udako harrapariak heltzen doaz pixkanaka eta laster neguan zehar bertan egon direnak beste toki batzuetara alde egingo dute. Apirila aurrera joan ahala, kabiak txitaz betetzen joango dira eta txoriek kantu alaiak baztertu beharko dituzte beren kumeak elikatzeko lanetan buru belarri sartuz.

Hieraaetus pennatus
Igandean apirilak 1, martxoan haren zain egon ostean, azkenean entzun nuen kukuaren (Cuculus cannorus) hotsa. Udaberria bertan dugula esaten digu hegazti honek bere kantuaz. Garai batean San Markos egunetik(apirilak 25) San Pedro egunera (ekainak 29) kantatzen zuela esaten zen. Gaur egun dexente lehenago entzuten dugu, aldaketa klimatikoaren beste ondorio bat izanen da. Kukuarekin batera uda txirtak (Anthus trivialis) ere ikusi ahal izan nituen igandean, negu txirtak alde egin duteeta beren lehengusu hauek hartu dute haien tokia. Ikusiko dugu zer gehiago dakarkigun apirilak.
-3.jpg)
Cuculus cannorus emea
Martxoan ikusitako 40 espezieak Arbizuko herriaren inguruan kilometro bateko zirkunferentzian. 40 especies avistadas en marzo en una cuadricula que abarca un kilometro a la redonda de la localidad de Arbizu. Birds in Arbizu (40 species),March , 2012.
Anthus pratensis, Negu txirta Bisbita pratense
Ardea cinerea, Lertxun hauskara Garza Real
Buteo buteo, Kalfarra/Zapelaitza Ratonero
Carduelis cannabina, Txoka arrunta Pardillo común
Carduelis carduelis, Kardelin politta/ Karnaba Jilguero
Carduelis chloris, Kardelin zakarra/Txorru Verderón
Circaetus gallicus, Arrano sugejalea Aguila culebrera europea
Columba livia, Usoa Paloma bravía
Corvus corone, Belea Corneja
Delichon urbicum, Enara azpizuria Avión común
Emberiza cirlus, Hesi berdantza Escribano soteño
Erithacus rubecula, Txantxalingorri/Txantxangorri Petirrojo
Falco tinnunculus, Belatz gorria Cernícalo común
Fringilla coelebs, Txonta arrunta Pinzón vulgar
Garrulus glandarius, Eskuxua/Eskinosoa Arrendajo
Gyps fulvus, Sai Arrea Buitre leonado
Hirundo rustica, Iñeria/enara arrunta Golondrina común
Milvus migrans, OIlojantzalea/Miru beltza Milano negro
Milvus milvus, Oilojantzalea/Miru erregea Milano real
Miliaria calandra, Gari berdantza Triguero
Motacilla alba, Pin-Pin txoria Lavandera blanca
Motacilla cinerea, Pin-Pin txori horia Lavandera cascadeña
Parus ater, Gaztatxori txikia/Kaskabeltz txikia Carbonero garrapinos
Parus caeruleus, Amilotx urdina Herrerillo común
Parus major, Gaztatxoria/Kaskabeltz handi Carbonero común
Passer domesticus, Paretatxoria/Txolarrea Gorrión común
Phoenicurus ochruros, Buztangorri iluna Colirrojo tizón
Phylloscopus collybita, Txio arrunta Mosquitero común
Pica pica, Karraka/Mika Urraca
Regulus ignicapillus, Erregetxo bekainzuri Reyezuelo listado
Saxicola torquata, Pitxartxar/Otetxori Tarabilla común
Serinus serinus, Txirriskila Verdecillo
Streptopelia decaocto, Tortola turkiarra Tórtola turca
Sturnus unicolor, Tordantxa Estornino negro
Sturnus vulgaris, Tordantxa/Artxusoa Estornino pinto
Sylvia atricapilla, Txinbo kaskabeltza Curruca capirotada
Troglodytes troglodytes, Herritterri/Txepetxa Chochín
Turdus merula, Zozoa Mirlo común
Turdus philomelos, Bierrua/Birigarroa Zorzal común
Vanellus vanellus, Hegomakurra/Hegabera Avefría

Martxoko azken egunean udaberriko espezie migratzaile ugari iristen ari dira egunetik egunera. Gaur martxoak 31, lehenengo aldiz ikusi dut txoka arrunt (Carduelis cannabina) bat eta lokatza biltzen ikusi ditut lehenengo enara azpizuriak (Delichon urbicum). Kukuaren kantua oraindik ere entzuteko nago, apirilean izan behar. Hala ere, arratsalde honetan, Utzubarko 4x4 ikuskizuna ikustekotan ginenean, Ilerdiko zeruan arrano handi argi bat somatu dut. Arranoak lur hartzen zuen eta berriz airean altxatzen zen. Burua marroia, begi hori handiak, moko beltz boteretsu bat eta hankak batere lumarik gabe gorputzetik zintzilik. Hegazpiak zuriak, puntutxo ilunezko ilaraz beteak. Ez zegoen zalantzarik, arrano sugejalea (aguila culebrera europea) zen (Circaetus gallicus), Udaberrian gure lurrak zeharkatzen ditu iparralderantz eta zaila da momentu zehatz horretan ikusi ahal izatea. Aurten ikustea tokatu zaidan arren ez dakit berriz noiz ikusiko dudan bidaiari aseezin hau. Nire semeari esker ikusi dut, eskerrak hari afizioa hartzen dijoa, horaindik urte gutxi baditu ere.
Hona hemen nik neuk ateratako argazkia, oso gertu igaro zaigu lorategian geundela eta argazki ederrak atera ahal izan dizkiot:
Circaetus gallicus Akarrauntzan
Igande arratsaldeko eguraldi bikaina ikusirik, Zizkerte aldera buelta bat ematea pentsatu nuen. Bidean txirriskilaren (Serinus serinus) lehen kantuak entzun nituen aurten, bai eta geroxeago kantu haren sortzaile txiki horixka ikusi ere. Miru gorriak (Milvus milvus) eta miru beltzak (Milvus migrans) beren dei finak eginaz Ferdaiko gainetatik bueltaka zebiltzan bele (Corvus corone) eta karrakak (Pica pica) beren pausalekuetatik mugiaraziz beren presentzia soilaz. Gaztatxori handia (Parus major) eta gaztatxori txikia (Parus ater) ere pinudietan entzuten ziren txontakin (Fringilla coelebs) batera. Txantxangorri (Erithacus rubecula) eta zozoak (Turdus merula) kantu alaiez betetzen dituzte elorri eta maldantzaz osatutako ezpondak. Zizkertera iristean kalfarra (Buteo buteo) dut San Donatoren itzalpetik begira. Aurten gutxi ikusi ditudan hesi berdantza (Emberiza cirlus)talde bat ere hemen da ezkutaturik. Pinuetan jauzika dabil mendi erregetxo bekainzuri (Regulus ignicaopilus) bat txinbo kaskabeltzaren (Sylvia atricapilla) ondotik, eta birigarroen (Turdus philomelos)kantuak datoz baso barrenetik. Sai arreak (Gyps fulvus) ikusten dira apartean, bitartean herrira bueltan otetxorien (Saxicola torquata) kantu eta kardelin zakarraren (Carduelis chloris)agerrera motzak ditut bidelagun. Buztangorri ilun (Phoenicurus ocrhuros) bat ere agertu zait Juananeko borda inguruan. Han dira ere tordantxa (Sturnus unicolor) eta pinpintxoriak (Motacilla alba), paretatxoriekin (Passer domesticus) batera ardien inguruan aurki ditzaketen elikagaien bila. Herrian jada, tortola turkiarrak (Streptopelia decaocto)nonnahi usoekin (Columba livia) batera teilatutik teilatura. Olatzeko zubitik erraz ikusten dira txio arruntak (Phylloscopus collybita), herritterriak (Troglodytes troglodytes)eta pinpintxori horiak (Motacilla cinerea). Kukuaren kantua entzuteko zai nago oraindik, hurrengo batean izan beharko du!

Sylvia atricapilla
Atzo Martxoak 19, Leziza eta bideberri nazionala batzen diren horretan, lehenengo enara edo iñerea ikusi nuen (Hirundo rustica). Udaberriak gurera ekartzen duen hegazti honek gizakiarekin duen lotura ukaezina da. Gure eraikinak erabiltzen ditu kabiak egiteko eta gure artean pasatzen du udaberria eta uda. Udazkenean saldo handiak batzen dira Europa osoan Hegoaldeko Afrikaraino iristen direlarik beren bidaian. Orain hene dira eta eguraldiak hobera egingo duen seinale dira, ostiraletik aurrera elur eta hotz hauek amaituko direla ematen du.
Hirundo rustica
Arakil ibai ingurura gerturatu eta urtaro aldaketa gertatzen ari dela nabaria da. Ubarroi handiak (Phalacrocorax carbo), 15 hegazti inguruko kolonia bat osatua zutenak, jadanik ihes egin dute kostaldera, handik iparralderantz Danimarka eta Eskandinabiako kostetan umatzeko. Paridoek berdin jarraitzen dute txipoetako ixiltasuna hautsiz. Bestalde kantuan dira zozo (Turdus merula), birigarro (Turdus philomelos), txantxalingorri (Erithacus rubecula) edota txinbo kaskabeltzak (Sylvia atricapilla). Horrenbeste kantu artean okil handiaren(Dendrocopos major) mokoa egurra zulatuz entzun daiteke. Udaberria datorren seinale, bikote bila dabil txipo tartean, noizbehinka Burgeldeko hariztira sartu irtenak eginaz.

Dendrocopos major
Atzo, martxoak 12, eguraldi ona lagun, Ilerdiko gainetatik bueltatxo bat egin nuen udaberriaren etorrerak dakartzan bisitari berriak heldu diren jakiteko asmoz. Honen igarle dira miru beltzak (Milvus migrans). Miru gorriekin desberdintzen errazak dira beren kolore marroi uniformea dela eta. Afrikatik heldu dira gurera eta bertan pasako dute uda, abuztuan alde egiten duten arte. Enarak, sai zuriak edota kukua ere hortxe hortxe ibiliko dira heltzekotan. Bitartean birigarro, zozo, txantxalingorri, gari-berdantzak eta pitxartxarrak kantuz dabiltza bikote bila. Piztu da udaberriko garra, jada lurra esnatu da eta neguko hotzak alde batera utziko ditugu Sakana osoa lorez estaliko duen urtaroari hasiera emateko.
.jpg)
Milvus migrans
Otsailan ikusitako 37 espezieak Arbizuko herriaren inguruan kilometro bateko zirkunferentzian. 37 especies avistadas en febrero en una cuadricula que abarca un kilometro a la redonda de la localidad de Arbizu. Birds in Arbizu (37 species), February, 2012.
Aegithalos caudatus, Buztanluze Mito
Anas platyrhyncos, Basahatea Azulón/Ánade real
Anthus pratensis, Negu txirta Bisbita pratense
Ardea cinerea, Lertxun hauskara Garza Real
Buteo buteo, Kalfarra/Zapelaitza Ratonero
Carduelis carduelis, Kardelin politta/ Karnaba Jilguero
Carduelis chloris, Kardelin zakarra/Txorru Verderón
Certhia brachydacthyla, Gerritxori Agateador común
Columba livia, Usoa Paloma bravía
Corvus corax, Erroia Cuervo
Corvus corone, Belea Corneja
Emberiza cirlus, Hesi berdantza Escribano soteño
Erithacus rubecula, Txantxalingorri/Txantxangorri Petirrojo
Falco tinnunculus, Belatz gorria Cernícalo común
Fringilla coelebs, Txonta arrunta Pinzón vulgar
Gyps fulvus, Sai Arrea Buitre leonado
Milvus milvus, Oilojantzalea/Miru erregea Milano real
Motacilla alba, Pin-Pin txoria Lavandera blanca
Motacilla cinerea, Pin`-Pin txori horia Lavandera cascadeña
Parus caeruleus, Amilotx urdina Herrerillo común
Parus major, Gaztatxoria/Kaskabeltz handi Carbonero común
Passer domesticus, Paretatxoria/Txolarrea Gorrión común
Phalacrocorax carbo, Ubarroi handia Cormorán grande
Phylloscopus collybita, Txio arrunta Mosquitero común
Pica pica, Karraka/Mika Urraca
Pyrrhula pyrrhula, Gailupa Camachuelo
Regulus ignicapillus, Erregetxo bekainzuri Reyezuelo listado
Saxicola torquata, Pitxartxar/Otetxori Tarabilla común
Scolopax rusticola, Oilagorra Becada
Sitta europaea, Garrapo Trepador azul
Streptopelia decaocto, Tortola turkiarra Tórtola turca
Sturnus unicolor, Tordantxa Estornino negro
Sturnus vulgaris, Tordantxa/Artxusoa Estornino pinto
Troglodytes troglodytes, Herritterri/Txepetxa Chochín
Turdus merula, Zozoa Mirlo común
Turdus philomelos, Bierrua/Birigarroa Zorzal común
Turdus pilaris, Durdula Zorzal real
Vanellus vanellus, Hegomakurra/Hegabera Avefría

Atzo asteazkena, arratsaldeko seiak aldera 22 miru gorri (Milvus milvus) pasan zihoazen taldean Iruña aldera. Herri gainetik bueltaka ibili ostean sei terditarako bazihoazen Europa aldera Afrikan hasitako bidai luzea jarraitzeko asmoz. Bisitari hauetako baten bat bele batzuekin liskarretan hasi zen. Bele arbizuarrak miru gorri handia azkenik bidali egin zuen bere bidea jarrai zezan. Gurean negua pasatzen dutenak gutxi batzuk baino ez dira eta horrenbeste miru airean ikustean argi dago pasakoak direla. eguna luzatuz doa eta hasi dira mugimenduak airean. Martxoan izango da erabateko kontrapasa, orduan etorriko zaizkigu gurera uda gurekin pasako duten espezie ugariak.

Milvus milvus
Negu txoriak deitzen zaie Arbizun elur eta izotzak gurean agertarazten dituen kolore gorrixkak dituzten txori guztiei.Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) arraren kasuan kolore gorria oso bizia da eta txori honen tamainak erraz ikusteko aukera ematen digu. Pagaditan bizi den arren, hotzak larunbatean Sandindeiko bidera jaitsi arazi zuen. Beti bikoteka ibili ohi dira. Honela arra ikusi eta handik gutxira emea agertu zen kolore marroiak soinean. Kimuak eta haziak jatea atsegin du fringilido honek. Txontaren lehengusu honek neguan baino ez gaitu bisitazten, nahiago ditu Mezeengo pagoak. Bidean 29 hegazti espezie desberdin eta kattagorri bat ikusi ahal izan nituen, izan ere, baso bazterrera jaitsi ditu basoko biztanleak hotz izoztu honek.

emea Pyrrula pyrrula arra
Ostegunetik igandera ederra bota du Arbizun. Elurra, haizea, izotza, guzti honek hegaztiengan eragin handia izan du dudik gabe. Egun hauetan zehar hegomakurrak (Vanellus vanellus) agertu dira berriro ere gurean. Talde txikitan, bostetik hamarrera, haize izoztuari aurre eginaz, durdula (Turdus pilaris) galduren batekin batera, negua pasatzen zeuden tokitik mugituarazi ditu elurteak. Birigarro (Turdus philomelos) ,zozo (Turdus merula) , paretatxori (Passer domesticus) , pinpintxori (Motacilla alba) , txonta (Fringilla coelebs) , kardelin politt (Carduelis carduelis), Tordantxa (Sturnus vulgaris, Sturnus unicolor) , herritterri (Troglodytes troglodytes) eta txantxalingorriak (Erithacus rubecula) ere etxeen kontra bultzatu ditu neguak, ogi zatitxoren baten bila kristalaren beste aldetik ederki ikusi ahal izan ditugu txori negutiar hauek. Miruak (Milvus milvus) ere haizearen kontra hegan egiteko nahiko arazorekin bilatu ditu elurraren zuritik sortutako harrapakinak. Horretan trebeagoa den belatz gorriak (Falco tinnunculus) aldiz, zorte handiagoa izan duela ikus ziteken Akerrauntzako atzekaldetan. Beleak (Corvus corone) eta karrakak (Pica pica) han hemenka aritu dira ere zerbait jateko ahaleginean elurra behin eta berriz behatuz. Azkenik kalfarrak (Buteo buteo) eta sai arreak (Gyps fulvus) ere agertu dira mendi aldetik bueltan, beheragoko zelai eta soro elurtuetan hotzak hildako animaliaren baten bila gurera hurbilduz.

Urtarrilan ikusitako 26 espezieak Arbizuko herriaren inguruan kilometro bateko zirkunferentzian. 26 especies avistadas en enero en una cuadricula que abarca un kilometro a la redonda de la localidad de Arbizu. Birds in Arbizu (26 species), ,January, 2012.
Anthus pratensis, Negu txirta Bisbita pratense
Ardea cinerea, Lertxun hauskara Garza Real
Buteo buteo, Kalfarra/Zapelaitza Ratonero
Carduelis carduelis, Kardelin politta/ Karnaba Jilguero
Cinclus cinclus, Ur zozoa Mirlo acuático
Columba livia, Usoa Paloma bravía
Corvus corone, Belea Corneja
Erithacus rubecula, Txantxalingorri/Txantxangorri Petirrojo
Falco tinnunculus, Belatz gorria Cernícalo común
Fringilla coelebs, Txonta arrunta Pinzón vulgar
Gyps fulvus, Sai Arrea Buitre leonado
Milvus milvus, Oilojantzalea/Miru erregea Milano real
Motacilla alba, Pin-Pin txoria Lavandera blanca
Motacilla cinerea, Pin-pin txori horia Lavandera cascadeña
Parus caeruleus, Amilotx urdina Herrerillo común
Parus major, Gaztatxoria/Kaskabeltz handi Carbonero común
Passer domesticus, Paretatxoria/Txolarrea Gorrión común
Phalacrocorax carbo, Ubarroi handia Cormorán grande
Phylloscopus collybita, Txio arrunta Mosquitero común
Pica pica, Karraka/Mika Urraca
Saxicola torquata, Pitxartxar/Otetxori Tarabilla común
Streptopelia decaocto, Tortola turkiarra Tórtola turca
Sturnus unicolor, Tordantxa Estornino negro
Sturnus vulgaris, Tordantxa/Artxusoa Estornino pinto
Troglodytes troglodytes, Herritterri/Txepetxa Chochín
Turdus merula, Zozoa Mirlo común

Hotz handia egiten ari da egun hauetan Arbizun, -2º eta -4º artean gabiltza goizetan. Honek ur zozoak (Cinclus cinclus) jaitxiarazi ditu Lezizako iturburuko basoetatik herriraino. Atzo bi ikusi nituen Olatzea hotelaren inguruan. Oso lotsatiak izaki, zaila da argazki on bat ateratzea, baina pazientzia pixka batekin zeozer lor daiteke. Hemen ditugun bi argazki hauek larunbat goizekoak dira. Hotza pasa arren merezi du hegazti eder hau uretan jolasean eta bere harrapakin txikiak lortzeko nolako ausardiaz aurre egiten dien ur izoztu hauei.

Cinclus cinclus
Aste honetan Gorosti Elkarteak bideratuta miruaren (Milvus milvus) behaketak egin dituzte basozainen laguntzaz Arbizun. 2010ean egindako beste behaketa batek adierazi zuenez, neguan bertan geratzen den populazioa gutxitu egin zen %18 batean aurreko urteko behaketekin alderatuz. Atzerago joan ezkero %40 batean gutxitu da populazioa Nafarroan (1600 miru inguru geratzen dira neguan bertan).
Gaur egungo munduan espazioa eta baliabideak gutxitzen zaizkie miruei beste hegazti harrapariei bezalaxe. Neguan bizirauteko, miruek zabortegietan bilatu behar dute jakia. Honek esan nahi du bertan pozoitu daitezkela eta beren bizi zikloa erabat suntsitu dezaketela gai toxikoak irentsiz. Egin diren proposamenen arabera, miruei, sai arrearen kasuan gertatzen den moduan, hildako animaliak eskaini beharko litzaizkieke hartara prestaturiko lekuetan. Honela zabortegiekiko duten mendekotasuna saihesteko.
Arbizuko Utzubarko zabortegian ugariak dira neguan miruak. Baina espeziea arriskuan jar dezake hegazti hauen mendekotasun honek. Arbizun oilojantzalea deitu izan zaio harrapari eder honi, ea ba zaborjantzale deitzera ez garen iristen.

Aurtengoan ere iritsi da azkenean urteri amaiera emateko ordua. Honako argazki honekin zoriontzen dizuet urtea. Nik Arbizun ateratako argazkiekin urtekari bat ateratzeko saiakera egingo dut hau da haietako bat. Urte berri on!
Abenduan ikusitako 32espezieak Arbizuko herriaren inguruan kilometro bateko zirkunferentzian. 32 especies avistadas en diciembre en una cuadricula que abarca un kilometro a la redonda de la localidad de Arbizu. Birds in Arbizu (32 species), ,December, 2011.
Aegithalos caudatus, Buztanluze Mito
Anthus pratensis, Negu txirta Bisbita pratense
Ardea cinerea, Lertxun hauskara Garza Real
Buteo buteo, Kalfarra/Zapelaitza Ratonero
Carduelis carduelis, Kardelin politta/ Karnaba Jilguero
Carduelis chloris, Kardelin zakarra/Txorru Verderón
Columba livia, Usoa Paloma bravía
Corvus corone, Belea Corneja
Emberiza cirlus, Hesi berdantza Escribano soteño
Emberiza citrinella, Berdantza horia Escribano cerillo
Erithacus rubecula, Txantxalingorri/Txantxangorri Petirrojo
Falco tinnunculus, Belatz gorria Cernícalo común
Fringilla coelebs, Txonta arrunta Pinzón vulgar
Gyps fulvus, Sai Arrea Buitre leonado
Milvus milvus, Oilojantzalea/Miru erregea Milano real
Motacilla alba, Pin-Pin txoria Lavandera blanca
Parus caeruleus, Amilotx urdina Herrerillo común
Parus major, Gaztatxoria/Kaskabeltz handi Carbonero común
Parus palustris, Gaztatxori txiki/Kaskabeltz txiki Carbonero palustre